2012/12/14

Euskararen Eguna 2.maila



Hemen duzue 2. mailakoek Euskararen egunean  abestu  zutena.

INDARTSU AIRERATU ZAITEZ!!!

 Atzo , hilak13, egunero  zuzen  gosaltzeko  informazioa eman ziguten. Ondoren gosaria hartu genuen ESKOLAKO JANTOKIAN.
 Hauek izan ziren osagaiak: ESNEA, KAKAOA, INDIOLARRA, FRUTA, OGIA ETA OLIOA.
ASKO  GUSTATU ZITZAIGUN.
IKER  ETA JONE

2012/12/10

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA 
 goizan  eta  arratsaldean   ospatu
 genuen.  Goizean  taloa  egiten  ikasi  genuen.      
Artoaren  irina  eta  ura  eskuz   ondo-ondo  nahastu

ondoren  zutan  jarri  genuen,  segidan  txorizoa  jarri
eta   ZORAGARRIA!!!





Arratsaldean  urtero  bezala  oso festa dibertigarria  prestatu   genuen.  Guk  YUPI   YA  YA  kanta
abestu  genuen.

RUTH eta FLORIN

ZU BARIK EZIN EUSKARAZ HITZ EGIN!!!

2012/11/23

GORA GURE ENERGIA

Gaur energia berriztagarriak ezagutu ditugu:
Eguzki energia Nano Solanorekin.
Hidraulikoa Vera Riberarekin.
Eolikoa Lolo Eolorekin.
Lurazpiko energia
(geotermikoa) Juan Volkanekin.                                 Biomasa Tomas Biomasekin.     
Asko ikasi dugu eta pasaporte bat lortzeaz gain  opariak jaso ditugu.
Ionut eta Ibai

2012/10/24

GETXO AQUARIUM

Atzo Urriaren 23an 1. eta 2. mailako lagunak Getxoko Aquariumera joan ginen eta, gure kostaldean zein tropikalean bizi diren espezieak ezagutu genituen. Hemengoak: Lupiak, urreburuak, abakondoak..eta tropikalak: Pailazo arraina, tximeleta arraina, anemonak, koralak...
Asko gustatu zitzaigun. 
                                                                Iñaki eta Fiona

2012/10/19

KAIXO!!!

KAIXO:
2.mailan gaude. Aurten 16 lagun gara eta liburu berriak dauzkagu. Noizean behin hemen idatziko dugu zuek ikusteko.
AGUR!!!
Peru eta Jokin

2012/06/25

2012/06/19

AGUR JOSU

Josu beste eskola batera joango da. Atzo agurtu genuen gelan amak egindako pastel goxoekin.

AGUR JOSU ETA ZORTE ON!!!

2012/06/13

ZORIONAK!!!

Udan jaioak ere gure blogean egongo dira, beraz ZORIONAK JOKIN, PERU, JONE eta FIONA.

Gaur gelan ospatuko dugu JOKINEN urtebetetzea.


BARATZERA laster joango gara eta

2012/05/17

FLORIN ETA GORKA ZORIONAK!!!

Ni Florin naiz eta atzo  izan zen nire urtebetetza.

Ni Gorka naiz eta  gaur  da   nirea.

2012/04/17

JAZZ

Atzo jazz  kontzertu batean egon ginen. Pianoabateria, kontrabaxua eta ahotsa  entzun genituen. Polita izan zen.

Bilbora metroz joan ginen.Han Iberdrola Dorrea eta Moyua enparantza ikusi genituen.

2012/03/28



JOGUR BIZKOTXOA
 OSAGAIAK:
           Jogur natural 1
  • 2 jogurrontzi azukre
  • Jogurrontzi 1 olio
  • 3 arrautza
  • Royal sobre 1
  • Jogurrontzi 1 maizena
  • 2 Jogurrontzi irin
 NOLA EGIN
 Ontzi batera bota jogurra, azukrea, olioa eta arrautzak, eta irabiagailuarekin nahastu. Gero Royal-a nahastu. Azkenik, Maizena eta irina pixkanaka bota eta nahastu ondo irabiagailuarekin.

Bukatzeko, aldez aurretik 180º tan berotutako labean sartu, eta 30 minutuz eduki.

On egin!


2012/03/09

ZORIONAK IBAI !!!

Gaur, martxoak 9nire urtebetetzea da.7urte bete ditut eta gelan ospatuko dugu arratsaldean  
IBAI

2012/03/07

ZORIONAK IÑAKI !!!

Larunbatean, martxoak3, Iñakiren urtebetetzea izan zen eta gaur gelan ospatu dugu.

ZORIONAK IÑAKI!!!

2012/03/06

LASTER UDABERRIA

Jarri dugu hiazintoaren erreboila hiazintontzi batean eta ura bota dugu. Egun batzuk pasa ondoren.... HAU SORPRESA!!!

2012/02/14

PAPER BIRZIKLATUA


Urtarrilaren 25ean paper birziklatua egiten ikasi genuen. Egunkari zaharrak ura, lapiko bat eta irabiagailua, molde bat eta arrabola erabili genituen. Dibertigarria izan zen.

2012/02/03

San Blas eta Agate Deuna


 Gaur otsailak 3 San Blas eta Agate Deuna ospatuko dugu. San Blas Estherrek egindako opilarekin eta Agate Deuna kalean  zehar kantuan ibiliz.

2012/01/30

ZORIONAK IONUT !!!


Gaur Ionuten urtebetzea da eta gelan ospatu dugu. Izekoak tarta gozoa egin du.
Zorionak Ionut !!!

2012/01/23

ZORIONAK AINHIZE!!!

GAUR AINHIZEK 7 URTE BETE DITU ETA GELAN OSPATU DUGU. ZORIONAK AINHIZE!!!

2012/01/13

ZORIONAK JOSU !!!


GAUR Josuren urtebetetzea ospatuko dugu gelan. Amak egindako madalena gozoak jango ditugu.

Jostailuak




Pasadan asteartean jostailu berriak eskolara ekarri genituen eta PATIOAN lagunekin jolastu genuen.

Fionaren betaurrekoak


Gabonetan BARCLELONARA joan nintzen eta betaurrekoak kendu dizkiate eta orain lasai daude etxean.